COVID-19

Kasu bat atzeman dute Lasarte-Orian azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 10a, 12:52

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian kasu bat atzeman dute martxoaren 9an; hilabeteko bosgarrena da. Intzidentzia-tasa 60koa baino baxuagoa denez (57,76koa, hain justu), eremu berdean egoten segitzen du herriak. 

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan bederatzi positibo detektatu dituzte asteartean: hiruna Hernanin eta Urnietan, bi Andoainen eta bakarra Lasarte-Orian. Hiru herri daude eremu berdean (Usurbilgo tasa, esate baterako, 0koa da), eta beste hiru horian.

EAEko hiru lurralde historikoetan 335 kutsatze diagnostikatu dituzte martxoaren 9an, horietatik 107 Gipuzkoan. 8.274 PCR eta antigenoen proba egin dituzte kasu berriak atzemateko; ehunetik lau testek eman dute positibo. 

Koronabirusagatik bezperan baino hiru pertsona gehiago daude Osakidetzako zentroetako plantetan erietxeratuta, 258 guztira, baina ZIU unitateetan dauden pazienteen kopurua jaitsi egin da: 113 astelehenean, eta hamabi gutxiago asteartean, 101. Martxoaren 9an 31 gaixo ospitaleratu dituzte COVID-19a dela kausa.

Erlazionatuak

Eremu berdera igaro da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 09 Gizartea