COVID-19

Eremu berdera igaro da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 9a, 15:37

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian ez dute kasurik atzeman astelehenean, martxoak 8. Hilabetea hasi zenetik lau kutsatze erregistratu dituzte. Koronabirusaren intzidentziaren jaitsiera gero eta nabarmenagoa da: eremu berdera igaro da herria, azken hamalau egunetan 60 positibo baino gutxiago zenbatu direlako, batez beste, 100.000 biztanleko.

Beterri-Buruntzako udalerrietan lau kasu atzeman dituzte astelehenean, horietatik hiru Hernanin eta Urnietan bestea.

EAEko hiru lurralde historikoetan 334 positibo detektatu dituzte, horietatik 101 Gipuzkoan. 8.560 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positibotasun-tasa %3,9koa izan da.

Osakidetzako zentroetako presioa jaisten ari da apurka, nahiz eta paziente dezente dauden oraindik. Plantan, 255 (bezperan baino zazpi gutxiago), eta horietatik 113 sintoma larriagoekin (-5), ZIU unitateetan. Astelehenean 50 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19a dela kausa.

Erlazionatuak