COVID-19

Lasarte-Orian ez dute kasu berririk atzeman asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 8a, 13:13

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian ez dute kutsatze berririk diagnostikatu joan den ostiraletik igandera. Martxoan, beraz, gaur-gaurkoz, lau positibo diagnostikatu dituzte gurean. 

Beterri-Buruntza eskualdean bederatzi kutsatze diagonostikatu dituzte asteburuan, bi herritan: sei Hernanin, eta hiru Andoainen. Sei herrietatik bi eremu berdean daude, eta sartzear beste hiru: Andoain, Astigarraga eta Lasarte-Oria.

 

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: suitzar gaztaren eredua

Elhuyar - Teknopolis 2021 mar 02 Gizartea