Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ezagutarazitako datuen arabera, atzo, 5.760 proba diagnostiko egin zituzten eta haietatik 247 positiboak izan ziren, hau da, % 4,3a. Kasu berrien lurraldekako banaketa honakoa da: 77, Gipuzkoan; 130, Bizkaian; 38, Araban; eta gainerako biak erkidegotik kanpoko herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 32 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta 120 gaixo daude ZIUetan.