Martxoaren 8aren baitako ekintzak datozen egunetan herrian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 5a, 12:28

Lasarte-Oriako Udalak zenbait ekintza antolatu ditu, Martxoaren 8a ospatze aldera. Gaur goizean, Futbolariak eta printzesak antzezlana oholtzaratu du Eidabe kultura-ekimenak, 11:00etan. Eskoletako ikasleei zuzenduta dago emanaldia. Bigarren pase bat egingo dute arratsaldean, 15:00etatik aurrera.

Martxoak 8 egitaraua

  • Martxoaren 6an, larunbatarekin, Trabajos de interior antzerkia taularatuko du Behibi´s Teatro konpainiak, kultur etxean, 19:00etan.
  • Martxoaren 8an, astelehenez, elkarretaratzera deitu du udalak, Okendo plazan, 12:00etan.
  • Martxoaren 9an, asteartearekin, Emakumeak kontu kontari...eta kantari!, Sorgiña Piruliña ipuin-kontalariaren eskutik, 18:00etan, kultur etxean. 3 eta 8 urteko haurrentzako ekintza, gehienez hamabi haur.
  • Martxoaren 10ean, asteazkenez, Martxoaren 8ko kartel-lehiaketako sariak banatuko dituzte udal ordezkariek, Mercero guneko hitzaldi-aretoan, 18:00etan.
  • Martxoaren 20an, larunbatarekin, Zinegoak jaialdiko film laburrak proiektatuko dituzte, 19:00etatik aurrera, kultur etxean.

Kartel-lehiaketara aurkeztu diren lanak zuzenean ikusi nahi dituena Emakumeen Zentrora joan daiteke. Kartelak ikusteko azken eguna martxoaren 9a izango da, asteartea. 

Erlazionatuak

Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 27 Gizartea