Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 27a, 10:57

Agustin Valdivia alkateak, Lourdes Aceverdo Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedo eta Kultur zinegotzi Maite Iglesiasek eman zuten prestatutako ekimenen berri. 

Emakumeen Zentroan ostiral goizean egindako agerraldian, alkateak azpimarratu egin zuen Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzearen beharra, pandemia dela eta zenbait gizarte arlotatik ekimenak egitearen egokitasuna zalantzan jartzen ari den honetan. Valdiviak adierazi zuenez, emakume askok pairatzen duten arazoa areagotu egin du izurriteak, eta horrez gain, beste gai batzuengatik manifestazioak egiten direla ikusita, "ez litzateke eragozpenik egon behar".

Horren haritik, Acebedok gogorarazi zuen Martxoaren 8a ez dela alor politikoarekin bakarrik lotu behar, "ez baita alderdi batzuek besteei jaurtitzeko arma" eta solasaldi nahiz komunikabide batzuetan "pandemiaren foku edo arazo gisa" erabiltzen ari direla gaitzetsi zuen.

Iglesiasek, berriz,  gogorarazi egin zuen kartel lehiaketako irabazle den kartelak iragarriko dituela datorren urtean Martxoaren 8ko ekitaldiak.

Egoerak behartuta egitaraua ohikoa baino laburragoa izango da, baina betiko zenbait elementu gordeta. 

  • Martxoaren 1etik 9ra: Kartel lehiaketako lanen erakusketa. Herritarrek bozka emateko aukera dute. Emakumeen Zentroan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Martxoak 5, ostirala: Eidabe taldearen Futbolariak eta printzesak haur antzerkia. Kultur etxean, 11:00etan eta 15:00etan. (Ikastetxeentzat)
  • Martxoak 6, larunbata: Behibis Teatro Antzerkia taldearen Trabajos de interior antzezlana. Kultur etxean, 19:00etan. Sarrera: 3€.
  • Martxoak 8, astelehena: Elkarretaratzea. Okendo plazan, 12:00etan.
  • Martxoak 9, asteartea: Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren Emakumeak kontu kontari... eta kantari!, 3 eta 8 urte arteko haurrentzat. Kultur etxeko kafetegia, 18:00etan. Gehienez, 12 haur. Gonbidapenak: Kultur etxeko harreran, 
  • Martxoak 10, asteazkena: Kartel lehiaketako sari banaketa. Emakumeen Zentroan, 18:00etan.
  • Martxoak 20, larunbata: Zinegoak jaialdiko film laburren proiekzioa. Kultur etxea, 19:00etan. Gonbidapenak: Kultur etxeko harreran.