COVID-19

Lasarte-Orian kasurik ez dute atzeman azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 3a, 12:51

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian ez dute kutsatze berririk diagnostikatu martxoaren 2an. COVID-19aren hirugarren oldarrialdia nabarmen gutxitu da azken asteetan herrian, eta intzidentzia-tasa eremu berdetik gero eta gertuago dago: 84,01ekoa da gaur-gaurkoz.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan lau positibo detektatu dituzte asteartean: bina Andoainen eta Hernanin. 

EAEko hiru lurralde historikoetan 340 kasu atzeman dituzte, horietatik 93 Gipuzkoan (bezperan baino hamazazpi gutxiago). Kutsatzeak diagnostikatzeko 8.213 PCR eta antigenoen proba egin dira; horien positibotasun-tasa %4,1ekoa izan da. 

Gaur-gaurkoz 267 pertsona daude ingresatuta Osakidetzako ospitaleetan, koronabirusarekin (bezperan baino bat gutxiago). Horietatik 126 egoera larrian daude, ZIU unitateetan oheratuta (bezperan baino bost gehiago). Asteartean 45 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19a dela kausa.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: suitzar gaztaren eredua

Elhuyar - Teknopolis 2021 mar 02 Gizartea