COVID-19

Kasu bat atzeman dute Lasarte-Orian, martxoko lehen egunean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 2a, 12:56

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, martxoaren 1ean positibo bat diagnostikatu dute Lasarte-Orian. Intzidentzia-tasak jaisten jarraitzen du, eta 94,71koa da gaur-gaurkoz; herrian inoiz erregistratu den kopuru baxuena da.

Otsaila amaitu berritan, hilabete horretan eta aurreko bietan Lasarte-Orian zenbatutako kutsatzeak konparatzen dituen grafiko hau egin dugu: 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan sei kasu atzeman dituzte martxoaren 1ean: lau Hernanin, eta bana Andoainen eta Lasarte-Orian. Herri horietako intzidentzia-tasak gero eta apalagoak dira, grafiko honetan ikus daitekeenez:

EAEko hiru lurralde historikoetan 366 kasu atzeman dituzte astelehenean, horietatik 110 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 8.514 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positibotasun-tasa %4,3koa izan da. 

Osakidetzako ospitaleetako plantetan 268 pertsona daude ingresatuta koronabirusarekin, horietatik 121 larri ZIU zainketa intsiboetako unitateetan. Astelehenean 36 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19a dela kausa.

Erlazionatuak

Lasarte-Oria eremu berdera gerturatzen ari da

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 01 Gizartea

Bideo-pilulak: suitzar gaztaren eredua

Elhuyar - Teknopolis 2021 mar 02 Gizartea