COVID-19

Lasarte-Oria eremu berdera gerturatzen ari da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 1a, 13:14

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, amaitu berri den asteburuan lau kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian: bi ostiralean, eta bana larunbatean zein igandean. Otsailean, guztira, 129 kutsatze zenbatu dituzte gure herrian. 

Otsaila hirugarren olatu betean hasi zuen Lasarte-Oriak: aurreneko zazpi egunetan 73 positibo detektatu ziren herrian, eguneko hamar baino gehiago (10,43). Hurrengo hiru asteetan, progresiboki apaltzen joan da koronabirusaren oldarraldia, otsailaren 22tik 28ra bitartean zortzi kutsatze atzemateraino (eguneko, batez beste, 1,14 kasu). 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamar kutsatze berri erregistratu dituzte: Astigarragan eta Lasarte-Orian, launa, eta bi Hernanin. Intzidentzia-tasek jaisten jarraitzen dute. Lasarte-Oriakoa 99,76koa da gaur-gaurkoz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila datu horiek erregistratzen hasi zenetik baxuena (urriaren 14an hasi zen).

 

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: adenobirus txertoak

Elhuyar/Teknopolis 2021 ots 23 Gizartea