COVID-19

Gipuzkoan 47 kutsatu berri atzeman dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko otsailaren 28a

Koronabirusaren hedapenari buruzko datuen eguneraketa egin du eguerdian Osasun Sailak. Larunbatean 6.611 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta 269 positiboak izan ziren, ondorioz, positibo tasa %4,1 da. Gipuzkoan 47 kutsatu berri erregistratu dituzte; Bizkaian, berriz, 172; eta Araban, 49. Ospitaleei dagokienez, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 121 gaixo daude ZIUetan.