Ordutegi-aldaketak Hipodromoko negu-udaberriko denboraldian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 25a, 15:00
Arg.: Txema Valles

Donostiako Hipodromoak jakitera eman duenez, negu-udaberriko ezohiko denboraldiko martxoko jardunaldietan ordutegi aldaketa egongo da

Jardunaldi guztiak 11:15ean hastekoak baziren ere, negu-udaberriko denboraldi berriko lehen lasterketa goizeko 10:05ean jokatuko da martxoaren 12an; martxoaren 19ko jardunaldiari 9:35ean emango zaio hasiera eta martxoaren 26koari, berriz, 9:20ean.

Ezohiko denboraldi horrek beste jardunaldi bat izango du, apirilaren 2an. Aldaketarik egon ezean, hori 11:15ean hasiko da. 

Era honetara, zaldi lasterketen zaletuek guztira Hipodromoan lehiatuko diren 20 lasterketaz gozatu ahalko dute martxoan eta apirilean. Oraingoz, COVID-19aren aurkako neurriak direla eta, etxetik egin beharko dute jarraipena.

Erlazionatuak