Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 24a, 13:39
Iazko azaroan egindako protesta-ekitaldiaren argazki bat.

Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak herritarrak deitzen ditu larunbat honetako elkarretaratzean parte hartzera, otsailak 27. Okendo plazan jarri dute hitzordua, 20:00etan, Maroko Saharatik at! Independentzia lelopean.

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoak 45 urte beteko ditu egun horretan bertan, otsailaren 27an. Elkartasun keinu gisa, herrialdeko bandera jarriko dute Lasarte-Oriako udaletxeko balkoian.