Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan bost positibo atzeman dituzte otsailaren 22an: bi Lasarte-Orian eta bana Astigarragan, Hernanin eta Usurbilen. Eskualdeko sei herrietatik lau gune horian daude (Lasarte-Oria da horietako bat; 210,03ko intzidentzia-tasa metatua dauka), berdean bat eta laranjan bestea.
EAEko hiru lurralde historikoetan 428 positibo atzeman dituzte astelehenean, horietatik 106 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 9.035 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %4,7koa izan da.
360 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik Osakidetzako erietxeetan; horietatik 134 larri daude, ZIU unitateetan. Astelehenean 46 paziente ingresatu dituzte COVID-19a dela kausa.