COVID-19

Lasarte-Orian ez dute kasurik diagnostikatu azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 18a, 13:12

Lasarte-Orian ez dute positibo berririk detektatu azken 24 orduetan. Aspaldi da horrelakorik gertatzen ez zela; zehazki, abenduaren 24tik. Hilabetean zehar orain arte atzemandako kasuen zenbatekoan, beraz, aldaketarik ez: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak otsailaren 17ra arte emandako datuak eskuetan, 113 kutsatze zenbatu dituzte gure herrian.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamar kasu atzeman dituzte asteazkenean: Andoainen, lau; Usurbilen, Hiru; Hernanin, bi; eta, Astigarragan, bakarra. Lasarte-Orian eta Urnietan ez dute kutsatzerik diagnostikatu egun horretan. Intzidentzia-tasa metatuek behera egiten jarraitzen dute, eta eskualdeko sei herriak eremu gorritik at daude. Lasarte-Oriako positiboen batez bestekoa 414,81ekoa da 100.000 biztanleko, azken hamalau egunetan.

 

 

 

Erlazionatuak

Eremu gorritik atera da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 17 Gizartea

Bideo-pilulak: genero ikuspegia

Elhuyar/Teknopolis 2021 ots 16 Gizartea