Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan apenas atzeman duten kasurik asteartean: bina Hernanin eta Lasarte-Orian. Intzidentzia-tasa metatuak jaisten ari dira herri guztietan, eta Astigarraga da gune gorrian jarraitzen duen bakarra. 500eko mugatik gertu jarraitzen duen arren, Lasarte-Oria eremu laranjara igaro da, eta intzidentzia-tasa metatua 477,82koa da gaur-gaurkoz.
EAEko hiru lurralde historikoetan 499 positibo diagnostikatu dituzte otsailaren 16an, horietatik 109 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 10.874 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positiboak izan dira %4,6.
Koronabirusagatik 421 pertsona daude ospitaleratuta (bezperan baino hamazazpi gutxiago), horietatik 159 larri, ZIU unitateetan (-9). Asteartean 61 pertsona erietxeratu dituzte gaixotasun hori dela kausa.