COVID-19

Intzidentzia-tasa metatuak jaisten jarraitzen du Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 16a, 13:33

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, gure herrian bi kasu atzeman dituzte astelehenean, bezperan bezainbeste. Otsaila hasi zenetik 111 kutsatze erregistratu dituzte Lasarte-Orian; azken egunetan nabaria izan da beheranzko joera.

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan atzemandako kasuek ere behera egin dute azken egunetan. Astelehenean sei izan dira guztira: Andoainen, Lasarte-Orian eta Usurbilen bina diagnostikatu dituzte. Astigarraga eta Lasarte-Oria dira gune gorrian jarraitzen duten eskualdeko bi udalerriak. Gure herriko intzidentzia tasa metatua 540,82koa da; beheranzko tendentzia honekin jarraituz gero, laster igaroko litzateke eremu laranjara.

EAEko hiru lurralde historikoetan 453 positibo detektatu dituzte otsailaren 15ean, horietatik 106 Gipuzkoan. 9.565 PCR eta antigenoen proba egin dituzte Osakidetzako beharginek; horien positibotasun tasa %4,7koa izan da.

60 pertsona ospitaleratu dituzte koronabirusak jota astelehenean. 438 paziente daude ingresatuta Osakidetzako zentroetan, horietatik 168 larri, ZIU unitateetan.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: genero ikuspegia

Elhuyar/Teknopolis 2021 ots 16 Gizartea