Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 32 kasu atzeman dituzte asteburuan, horien ia herena Lasarte-Orian (hamar, arestian esan bezala). Hernanin zortzi kutsatze detektatu dituzte, zazpi Andoainen, lau Usurbilen eta hiru Astigarragan. Urnietan, berriz, positibo bakar bat ere ez zuten diagnostikatu joan den ostiraletik igandera. Eremu gorrian jarraitzen du gure herriak, baina 500eko mugatik gero eta gertuago dago (gaur-gaurkoz 577,58koa da).