COVID-19

Proba eta positibo gutxiago larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko otsailaren 14a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo, 8.880 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik, 423 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %4,8 da. Erregistratutako kutsatu berri horietako 115 Gipuzkoan atzeman zituzten, 242 Bizkaian, 58 Araban, eta zortzi EAEtik kanpokoak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 31 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 170 gaixo daude ZIUetan.