COVID-19

Bi positibo berri erregistratu dituzte ostegunean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 12a, 12:29

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak eguerdian emandako datuen arabera, ostegunean behera egin du herriko kutsatze kopuruak bezperakoekin alderatuta, zehazki, bederatzitik bira. Horiek gehituta, orain artekoan, otsailean ia ehun kasu erregistratu dituzte. 

 

Beterri-Buruntza eskualdean ere positibo gutxiago izan ziren atzo: 11. Bost, Astigarragan; eta bina, Hernanin, Andoianen eta Lasarte-Orian. Urnieta eta Usurbil, berriz, bere horretan mantendu dira, kasu berririk gehitu gabe. Metatutako intzidentzia tasaren kopuruetan gora-beherak badaude ere, herriak eremu berean mantendu dira. Gorrian daude Usurbil,  Astigarraga eta Lasarte-Oria; laranjan, Andoain, Hernani eta Urnieta.

 

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, atzo, 13.575 proba diagnostiko egin zituzten eta 643 positiboak izan ziren. Hau da, positibo tasa % 4,7 da. Kutsatze berrien 139 Gipuzkoan atzeman zituzten; 400, Bizkaian; eta 139, Araban. Gainerako hamaikak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. 

Ospitaleetako egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 63 lagun ospitaleratu zituzten atzo. Hori horrela, 495 gaixo daude geletan eta 173, ZIUetan.