COVID-19

Lasarte-Orian hamar kutsatze diagnostikatu dituzte astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 9a, 14:46

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, otsailaren 8an hamar kasu detektatu dituzte Lasarte-Orian, bezperan baino zazpi gehiago. Urteko bigarren hilabetean 83 positibo atzeman dituzte gure herrian orain arte.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 23 positibo detektatu dituzte astelehenean: Lasarte-Orian, hamar; Hernanin, sei; Astigarragan eta Urnietan, hiruna; eta, Andoainen, bat. Usurbilen ez dute kutsatze berririk atzeman. Andoain, hainbat aste eta gero, eremu gorritik atera da. Gainontzeko herriek gune horretan jarraitzen dute. Gaur-gaurkoz, Lasarte-Oriarena da intzidentzia tasa metatu altuena eskualdean, 735,10ekoa, 500 mugatik urrun samar.

EAEko hiru lurralde historikoetan 723 kutsatze diagnostikatu dituzte astelehenean, horietatik 216 Gipuzkoan. 12.320 PCR eta antigenoen proba egin dituzte Osakidetzako beharginek: ehunetik ia sei izan dira positiboak (%5,9). 

Otsailaren 8an 93 pertsona ospitaleratu dituzte koronabirusak jota. Osakidetzaren zentroetan 570 paziente daude ingresatuta arrazoi horrengatik, horietatik 157 larri, ZIU unitateetan.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: non da gripea?

Elhuyar/Teknopolis 2021 ots 09 Gizartea