COVID-19

Lasarte-Orian 26 kasu atzeman dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 8a, 13:42

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, joan den ostiraletik igandera 26 kasu detektatu zituzten gure herrian: hamasei, zazpi eta hiru, hurrenez hurren. Otsailaren 7ra arte 73 positibo diagnostikatu dituzte Lasarte-Orian.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 68 kutsatze erregistratu zituzten pasa den asteko ostiraletik igandera: Lasarte-Orian, esan bezala, 26; Andoainen eta Hernanin, hamalauna; Astigarragan, zazpi; Usurbilen, sei; eta, Urnietan, bakarra. Eremu gorrian jarraitzen dute guztiek; asteburuan gainditu du Usurbil 100.000 biztanleko 500 kasuko batez bestekoaren muga. Baliteke datozen egunetan herriren bat gune horretatik irtetea, 500eko mugatik gertuko kopuruak baitituzte. Horietako bat ez da Lasarte-Oria izango; intzidentzia tasa metatua 740,35ekoa da gaur-gaurkoz.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: RNA bidezko txertoak

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 02 Gizartea