'Herrigintzen' prozesua abiatzeko, mahai inguru sorta antolatu du Lasarte-Oriako EH Bilduk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 9a, 12:12
'Zaintza lanen demokratizaziorantz' solasaldia egin zuen EH Bilduk iazko abenduaren 9an.

"Komunitatea elikatzeko eta Lasarte-Oria aberasteko" egitasmo bat antolatu du Lasarte-Oriako EH Bilduk: Herrigintzen. Bide horri ekite aldera, lau mahai inguru egingo ditu otsaileko bigarren hamabostaldian, honako gai hauen gainean: jarduera fisikoa, hezkuntza, sozioekonomia eta kudeaketa-eredua. Antonio Mercero aretoan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Pandemia dela medio, aforoa mugatua izango da, eta interesa dutenek aurrez izena eman behar dute, 683 31 98 21 telefonora edota lasarte@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita.

Koalizio subiranistak nabarmendu duenez, "partaidetzan oinarrizten diren egiteko moduen eta kudeaketa ereduen aldeko apustu irmoa" egin du: "Lasarte-Orian bizi garen guztiok komunitate bera osatzen dugula abiapuntutzat hartuta, guztion ongizatea bermatuko duten politika publikoak abian jarriko ditugu".

Lasarte-Oriako EH Bilduk azpimarratu du "herritarrekin lan egitea" dela bere politika egiteko moduaren "muinetako bat". Horren harira, Herrigintzen izeneko egitasmoa jarri du martxan. Motorrak berotu eta bideari ekite aldera, lau mahai inguru antolatu ditu otsaileko bigarren hamabostaldirako. Honatx egitaraua: 

COVID-19aren pandemia dela kausa, aforoa mugatua izango da, eta solasaldi horiek zuzenean jarraitu nahi dituztenek aurrez izena eman behar dute 683 31 98 21 telefono zenbakira edo lasarte-oria@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita. Mahai inguru guztiak grabatuko ditu EH Bilduk, eta ikusgai jarriko gero. Euskaraz izango dira hitzaldiak. Herritarren batek zuzeneko itzulpen zerbitzua beharko balu, aurrez abisua eman behar duela zehaztu du alderdiak.

Erlazionatuak