"Agenda 21 egitasmoari buruz 2019. urtean egin genuen saioan proposatu ziguten hori ikasleek; uste dugu ongi funtziona dezakeela". Udalak, momentuz, bederatzi edukiontzi erosi dizkio San Marko mankomunitateari, "proba modura". Aurreratu du apirilean egingo dutela lurrazpiko zaborrontzien gaineko kontsulta, eta, galdeketa hori egin bitartean, lurgaineko kontainerrak nolakoak izango liratekeen erakutsi nahi duela. "Herritarren irisgarritasun-baldintzak hobetzea da edukiontzi hauek erostearen arrazoia", azaldu du Lasarte-Oriako Udalak.