Hiri-hondakinak biltzeko zaborrontziei buruzko herri-kontsulta martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 13a, 16:00
Hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta arautuko duten baldintzak egiteko prozesuari hasiera eman baino lehen, Lasarte-Oriako udalak lasarteoriatarren proposamenak jasoko ditu. Ekarpenak egiteko azken eguna urtarrilaren 30a da.

Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 legearen arabera, araudia guztien proiektua edo aurreproiektua egin baino lehen kontsulta publiko bat egin beharko da. 

Hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta egitea erabaki zuen Udalak. Berme guztiak izateko, Espainiako Ministroen Kontseiluak onetsi behar du, baina lehenik udalbatzarrak galdera eta galdeketaren baldintzak zehazten dituen eskaera onartu behar du. Horregatik, beharrezkoa da herritarrei hitza ematea eta euren proposamenak jasotzea.

Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztu beharko dute. Bide telematikoa erabali nahi izanez gero, herritarren Parte-hartzearen atalean egin daitezke ekarpenak. partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera ere bidali daitezke proposamenak. Urtarrilaren 30a izango da herritarren iritzia jasotzeko azken eguna.