Beterri-Buruntzako sei udalerrietan 27 kutsatu berri atzeman zituzten atzo. Lasarte-Oriak du egoera kaxkarrena, gainerako herrietan kopuruak txikiagoak baitira. Hernanin eta Astigarragan, launa; Andoainen eta Usurbilen, hiruna, eta Urnietan bakarra. Eremu gorrian jarraitzen duten guztiek, Usurbilek izan ezik; nahiz eta intzidentzia metatua 500eko langa urratzen dagoen.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionean, ostegunean, 921 positibo berri atzeman zituzten egindako 15.486 test diagnostikoen bidez. Honek positibo tasa % 5,95era jaitsiarazi du. Kutsatu berri horietako 281 Gipuzkoan atzeman dituzte; 479, berriz, Bizkaian; 151, Araban; eta gainerako hamarrak EAEtik kanpo bizi direnak dira.
Atzo, koronabirusak eragindako 95 lagun ospitaleratu zituzten, eta 162 gaixo daude ZIUetan.