COVID-19

Hamabi kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 4a, 12:48

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, otsaileko hirugarren egunean hamabi kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian, bezperan baino bi gutxiago. Urteko bigarren hilabetean 35 positibo detektatu dituzte gaur-gaurkoz.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 48 kasu atzeman dituzte azken orduetan: Astigarragan, hamahiru; Hernanin eta Lasarte-Orian, hamabina; Andoainen, sei; Usurbilen, hiru; eta, Urnietan, bi. Usurbil izan ezik, beste herri guztiak eremu gorrian daude. Lasarte-Oriako intzidentzia tasa metatua 803,36koa da gaur-gaurkoz.

EAEko hiru lurralde historikoetan 1.020 kutsatze detektatu dituzte otsailaren 3an, horietatik 320 Gipuzkoan. 15.083 PCR eta antigenoen proba egin dituzte Osakidetzako beharginek; positiboak izan dira ehunetik ia zazpi (%6,8). 

Asteazkenean, Osakidetzako ospitaleetan 84 pertsona ingresatu dituzte koronabirusak jota. 573 paziente daude ingresatuta arrazoi horregatik, eta horietatik 156 larri daude, ZIU unitateetan (bezperan baino gaixo bat gehiago). 

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: RNA bidezko txertoak

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 02 Gizartea