Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan atzeman dituzte kasuak otsailaren 1ean: Andoainen, bi; Astigarragan, zazpi; Hernanin, hamabi; Lasarte-Orian, esan bezala, bederatzi; eta Urnietan eta Usurbilen, bosna. Astigarraga eremu gorrian sartu da.
EAEko hiru lurralde historikoetan 908 positibo detektatu dituzte astelehenean, horietatik 259 Gipuzkoan. 13.184 PCR eta antigenoen proba egin dituzte Osakidetzako beharginek: positiboak izan dira ehunetik ia zazpi (%6,9). 80 pertsona ospitaleratu dituzte otsaileko lehen egunean koronabirusagatik. Osakidetzako erietxeetan 586 paziente daude ingresatuta, horietatik 154 larri, ZIUetan.