2021. urteko lehen hilabetean, esan bezala, 214 kasu atzeman dituzte Osakidetzako beharginek Lasarte-Orian. Batez beste, ia zazpi positibo detektatu dituzte eguneko (6,9, zehazki).
Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan atzeman dituzte kutsatzeak asteburuan. Guztira, 82: Hernanin, 27; Lasarte-Orian, 21; Astigarragan, hamabi; Andoainen, 11; Usurbilen, zortzi; eta, Urnietan, lau. Eremu gorrian jarraitzen dute herri guztiek, Astigarragan eta Usurbilen izan ezik. Azken bi horiek, dena den, eremu horitik laranjara igaro dira.