Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren datuen arabera, larunbatean, 855 positibo berri erregistratu zituzten egindako 12.051 proba diagnostikoen bidez. Hori horrela, positibo tasa %7,1 da. Kutsatu berri horietako 264 Gipuzkoan atzeman zituzten, 456, berriz, Bizkaian, eta 119, Araban. Horiez gain, hamasei, EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Atzo, SARS-CoV-2ak eragindako 74 lagun ospitaleratu zituzten eta 157 gaixo daude ZIUetan.