Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan 35 kasu detektatu dituzte asteazkenean: hamar Lasarte-Orian, bederatzi Hernanin, zazpi Andoainen, bost Usurbilen, lau Astigarragan eta bi Urnietan. Eremu gorrian jarraitzen dute Andoainek, Hernanik, Lasarte-Oriak eta Urnietak; Astigarragak eta Usurbilek, aldiz, horian.
EAEko hiru lurralde historikoetan 1.273 positibo atzeman dituzte urtarrilaren 27an (azaro erdialdetik erregistratu den kopuru altuena), horietatik 342 Gipuzkoan. 15.498 PCR eta antigenoen proba egin dituzte egun horretan; positibotasun tasa %8,2koa izan da.
Asteazkenean 94 pertsona ospitaleratu dituzte koronabirusagatik. Ospitaleetako plantetan 570 paziente daude oheratuta, horietatik 137 ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan.