Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan 99 positibo atzeman dituzte ostiraletik igandera: Lasarte-Orian, esan bezala, 28; Hernanin, 27; Andoainen, 26; Urnietan, 11; Astigarragan, lau; eta, Usurbilen, hiru. Sei herri horietatik lau eremu gorrian sartuta daude: Andoain, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnieta. Andoainek bazeramatzan dagoeneko egun batzuk; beste hiruak, berriz, ostiralean sartu ziren gune horretan. Horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak 500 edo gehiagoko intzidentzia duten herrien zerrendan sartuko dituela herriak, eta neurri murriztaileak bihar sartuko direla indarrean: ostalaritzaren eta apustu etxeen itxiera eta taldean kirola egiteko debekua, hain justu.