Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan 90 positibo detektatu dituzte asteburuan: Andoainen, 35; Hernanin, hemeretzi; Lasarte-Orian, hamalau; Urnietan, 11; Usurbilen, sei; eta, Astigarragan, hiru. Azken egunetan igotzen ari direnez udalerri horietan atzemandako kutsatzeak, intzidentzia tasak ere handitzen ari dira: eremu horian zeuden udalerriak laranjan sartu dira, eta gorrian segitzen du Andoainek, 1.000 kasuko batez bestekotik gertu.