Larunbatean 676 kutsatu berri erregistratu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, atzo, 9.930 proba diagnostiko burutu zituzten eta %6,8 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 177 dira atzemandakoak. Bizkaian, aldiz, 391; eta Araban, 99. Horiez gain, beste erkidego batzuetako bederatzi kasu ere badira. Ospitaleei dagokienez, koronabirusak eragindako 49 lagun ospitaleratu zituzten eta 92 gaixo daude ZIUetan. Biharko txostenean asteburuko datuak xehatuta jasoko ditu Osakidetzak.