KULTUR AGENDA

Giacomo Pucciniren Opera Toscaz gozatzeko aukera gaur kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 13a, 10:42

Lasarteoriatarrek operaz gozatu ahalko dute gaur arratsaldean kultur etxean, urtarrilak 13, asteazkenez. 18:00etatik aurrera, Giacomo Pucciniren opera Tosca proiektatuko dute. Sarrerek 7,50 eta 9 euro artean balio dute.

Opera Tosca izeneko maisulana ondu zuen Giacomo Puccini konpositore italiarrak XX. mende hasieran (1900. urteko urtarrilaren 14an estreinatu zen). Paco Azorin eszenografoak obra horren muntaia egin du, eta Bartzelonako Liceu aretoan oholtzaratu. Gorrotoa, maitasuna, pasioa, indarkeria eta erlijioa uztartzen dira Pucciniren lan horretan. Opera horren grabazioa proiektatuko du gaur Lasarte-Oriako Udalak, Manuel Lekuona kultur etxean, arratsaldeko seietatik aurrera. Sarrerek 7,50 eta 9 euro artean balio dute, eta leihatilan eros daitezke.

Erlazionatuak