Zubietako erraustegiko sutea, "kontrolpean"

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 12a, 17:00

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi eta zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Zubietako erraustegian sutea piztu da gaur, arratsalde aldera. Erraustegiko langileen eta larrialdi zerbitzuko kideen artean "kontrolpean" dute sutea, baina erabat itzali ez dutenez oraindik, kea dago inguruetan. GHK partzuergoak adierazi du beharginen "gainbegiradapean" dagoela sua.

GHK-k oharra kaleratu du SOS Deiakek sutearen berri eman eta ordu batzuetara. Zehaztu duenez, bolumen handiko hondakinen hobiak hartu du sua, baina ez du "inolako kalterik" eragin. Sutea "kontrolpean" badago ere, ez dago guztiz itzalita, eta kea dago azpiegituraren inguruetan.

GuraSOS ekimenak prentsaurrekoa iragarri du bihar goizerako, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 10:30ean. Sutearen inguruko "datu berriak" emango dituztela iragarri dute, eta aurreratu dute Gipuzkoako Lurralde Fiskaltzak ikerketa ireki duela "Zubietako erraustegiaren ustezko legez kanpoko funtzionamendua ikertzeko". 

Erlazionatuak