Eskualdeko udalerri guztietan detektatu dituzte koronabirus kasuak Osakidetzako beharginek: Andoainen eta Hernanin, zortzina; Astigarragan, hiru; Lasarte-Orian eta Urnietan, bina; eta, Usurbilen, bat. Inzidentzia tasa metatuetan aldaketa nabarmenik ez. Eremu horian daude herri guztiak, Andoain izan ezik; gorrian dago.
EAEko hiru lurralde historikoetan 817 kasu atzeman dituzte astelehenean: 492 Bizkaian, 219 Gipuzkoan eta 92 Araban. 12.238 PCR eta antigenoen proba egin dituzte: ehunetik ia zazpi izan dira positiboak (%6,7). 345 pertsona daude ospitaleratuta Osakidetzaren zentroetan (duela astebete baino 68 gehiago), horietatik 75 ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan.