COVID-19

LABI batzordeak koronabirusaren hedapena gutxitzeko neurri batzuk zorroztu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 11a, 14:31

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik iragarri duenez, EAEko hiru probintzietako batean bizi direnek ezingo dute gainontzekoetara joan. Eskola Kirola egitasmoa berriro martxan jartzea baimendu du LABIk, eta 500etik gorako inzidentzia tasa metatua duten herrietan udalerri mailako itxiera ezarriko dutela iragarri.

Beste neurri ugari bere horretan utziko ditu, momentuz, LABIk. Besteak beste, hauek:

  • Tabernek eta jatetxeen ordutegia, 06:00etatik 20:00etara. 
  • Etxeratzeko agindua, 22:00etatik 06:00etara.
  • EAEren itxiera perimetrala
  • Jarduerak (kultura, sozioekonomia, kultura...) 21:00etara arte.

Gaurko bileraren ostean, esan bezala, "prebentzio neurri" zenbait iragarri ditu Sagarduik. Lurralde historikotik ezingo da atera (lasarteoriatarren kasuan, Gipuzkoatik), 150 metro koadro baino gehiago dituzten merkataritza establezimenduetako edukiera murriztea (%40ra arte) eta 500 edo gehiagoko inzidentzia tasa metatua duten herriak ixtea, eremu gorritik atera arte. 

Horrez gain, LABIk baimendu du Eskola Kirolako entrenamenduak berriro martxan jartzea (sei pertsonara arteko taldeetan eta aldagelak erabili ezinik gabe), profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea eta joko- eta apustu-etxeak berriro irekitzea, taberna eta jatetxeen baldintza berdinetan.