Eskualdeko sei udalerrietan hamahiru kasu zenbatu dituzte asteartean: Andoainen zortzi, Hernanin lau eta Lasarte-Orian bat. Inzidentzia tasetan aldaketarik ez: eremu horian segitzen dute gehienek, Urnietak eta Usurbilek izan ezik. Apenas erregistratu den kasurik bi herri horietan azken aste eta erdian.