COVID-19

Kasu bakarra atzeman dute Lasarte-Orian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 29a, 13:28

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian positibo bat atzeman dute abenduaren 28an. Hilabetea hasi zenetik, 97 dira gure herrian zenbatu dituzten kasuak.

Beterri-Buruntza eskualdean hamalau kutsatze detektatu dituzte astelehenean. Horietatik gehienak, hamar, Hernanin; Andoainen, bi; eta, Lasarte-Orian eta Urnietan, bana. Inzidentzia tasei dagokienez, aldaketa handirik ez, bigarren grafikan ikus daitekeenez: 

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: neurrien eraginkortasuna

Elhuyar/Teknopolis 2020 abe 22 Gizartea

Bideo-pilulak: txertoekin errezeloak?

Txintxarri Aldizkaria/Elhuyar 2020 abe 01 Gizartea