ABENDUAK 24

Auzoz auzo zoriontasuna banatzen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 24a, 12:47

Olentzerok, Mari Domingik eta lagunek ezin izan dute ohiko kabalgata egin aurten, baina herritarrak ez dira pertsonaia maitagarri horiek ikusi eta euren maitasuna jaso gabe geratu. Gunez gune antolatu ditu bisitak Ttakun KEk, zazpi toki desberdinetan, txandak emanda eta aforoa neurtuta, Koro eta Maria Luisari sartzen utzi gabe. Haurrek Olentzero edo Mari Domingirekin hitz egin ahal izan dute. Euren eskutitzak postontzi edo saskietan utzi dituzte, gauaren zain, eta ezustekoz betetako poltsatxo bat ere jaso dute.