Herriko ikasleek Mari Domingi eta Olentzerorentzat prestatutako marrazkiekin galeria osatu du TXINTXARRI-k

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 23a, 19:08

Iragan astean, Mari Domingi eta Olentzerorentzako marrazkiak prestatzen aritu ziren herriko ikastetxeetako gazteak. Xixuko ahatea ikasleak bisitatzera joan, eta lan horiek guztiak jaso zituen baserrira eraman eta pertsonaia maitagarriei entregatzeko

TXINTXARRI aldizkariak ere jaso ditu horiek guztien kopia bat eta galeria koloretsu bat osatu du. Sortu dugun kanal honetan topatuko dituzuen  Sasoeta-Zumaburuko eta Landaberriko  ikasleen artelanak dira, mailaka. 

Gure web atarian argitaratzeaz gain, bihar Mari Domingik eta Olentzerok bisitatuko dituzten zazpi guneetan eta herriko komertzioetako erakusleihoetan ere jarri dituzte ikusgai. Honeko establezimenduetan ikusi daitezke marrazkiak: Sukoa burdindegia; Urruzola mertzeria; Leder oinetakoak; Berasategi Kafeak; Mauxa mertzeria; Mani´s ile-apaindegia; Lizarri optika; Maya lentzeria; Bideo Lagunak; Ola markogintza; Kaizen altzairu eta dekorazio denda; Clover sukalde. komun eta konponketak; Amaia Olondris podologia; Ormazabal loradenda; Ana gizonezkoentzako ile-apaindegia; Josema budingintza; Hitz-Kiribil logopedia; Viteri mugikorrak; Dulce Tentacion; Iturbe zapata denda; Marian Olaizola ile-apaindegia; Millan lursailen kudeaketa; Alba moda; May ile-apaindegia; Mabel moda; Multiopticas Lasarte; Marbell ile-apaindegia; Avenida Taberna; Isu Leihoak; Naturhouse; Arregui elektrizitatea; Bea ile-apaindegia; Txema Valles Publibrock; Bizker inprimatze digitala; Orbela ekodenda eta Silvia Luis Arbizu lursailen kudeaketa. 

Egin klik eta gozatu!