Beterri-Buruntzako sei udalerrietatik hirutan atzeman dituzte kasuak asteartean: Hernanin bi, eta bana Astigarragan eta Lasarte-Orian. Inzidentzia tasei dagokienez, aldaketarik ez: eremu horian daude eskualdeko herri guztiak Astigarraga izan ezik.
EAEko hiru lurraldeetan 473 kasu atzeman dituzte abenduaren 22an, horietatik 184 Gipuzkoan. Osakidetzako langileek egin dituzten PCR proben eta antigenoen test azkarren %4,9 izan dira positiboak.
Osakidetzaren zentroetan 305 pertsona ospitaleratuta daude koronabirusagatik, horietatik 86 ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan daude.