COVID-19

Bi positibo atzeman dituzte herrian asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 17a, 13:08

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian beste bi kutsatze atzeman dituzte abenduaren 16an; urteko azken hilabetean, orain arte, 70 kasu zenbatu dituzte gurean. Inzidentzia tasa jaitsi egin da apur bat gehiago, eta badirudi eremu horian egonkortuko dela, hurrengo egunetan positiboek nabarmen gora egiten ez badute behintzat.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan bederatzi kasu detektatu dituzte: horietatik bost, erdiak baino gehiago, Andoainen; Lasarte-Orian, aipatu bezala, bi; eta Hernanin eta Usurbilen, bana.

EAEn 396 kutsatze atzeman dituzte asteazkenean, bezperan baino 186 gutxiago. Osakidetzako langileek 12.572 PCR eta antigenoen test azkar egin dituzte; ehunetik hiru izan dira positiboak (%3,1).

Osakidetzaren zentroetan 335 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik; horietatik 98, ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: erruduntasuna

Txintxarri Aldizkaria 2020 abe 15 Gizartea

Indarrean sartu dira neurri berriak

Txintxarri Aldizkaria 2020 abe 12 Gizartea