COVID-19

Indarrean sartu dira neurri berriak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 12a, 09:06

Alde nagusia, taberna eta jatetxeek berriz ere ateak zabaltzeko aukera dutela da. Orain arteko muga eta baldintza asko mantendu dituzte, baita zenbait salbuespen ezarri ere Gabon eta urte zahar gauetarako. 

Egoera epidemiologikoak hobera egin badu ere, pandemia gainditzeko bidea egiteko dago. Azken asteetan indarrean egon diren neurrietako askok bere horretan jarraitzen dute eta beste batzuetan moldaketak egin dituzten. Honatx kontuan hartu beharreko esanguratsuenak:

ETXERATZE ORDUA

  • 22:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da.
  • Abenduaren 24tik 25era bitarteko gauean eta abenduaren 31etik urtarrilaren 1ekoan 01:30era atzeratuko dute etxera itzultzeko muga. Ezingo da ordutegi hori erabili zenbait gizarte topaketetara joateko.
  • Orain arte baimendutako jarduerak mantentzen dira: sendagaiak erostea, osasun zerbitzuetara joatea, lan edo lege betebeharrak, ohiko bizilekura itzultzea jarduera horiek egin ondoren, zaintza lana...).

MUGAK

  • Udalerritik lurralde historikora pasatu da muga, alegia, Gipuzkoa barruan libre mugi daitezke lasarteoriatarrak edo lurralde historikoan bizileku dutenak. Abenduaren 23a arte mantenduko da.
  • Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra EAEtik kanpo joan-etorria egin ahal izango da senideen edo hurbileko pertsonen ohiko bizilekura joateko, beti ere, helmugako erkidegoak ezarritako pertsona taldeen gehienezko kopurua errespetatuta. 
  • Orain arte baimendutako jarduerak mantentzen dira, behar bezala justifikatuta. Erantzukizunpeko adierazpena bete beharko da. Lekualdaketaren jatorriari, xedeari eta arrazoiari dagokienez egiaztatu nahi diren baldintzak zehaztu beharko dira adierazpen horretan, baita bisitatzen den senide edo hurbileko pertsonarekin harremanetan jartzeko datuak ere.

TALDE-MUGA

  • Ezingo da sei pertsonako kopurua gainditu, bizikideak badira salbu; leku itxian nahiz atari zabalean, erabilera publikokoetan edota pribatutakoetan.
  • Abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31etik urtarrilaren 1era bitartean, gehienez hamar lagun elkar daitezke. Bi bizikidetza unitate baino gehiago ez sartzea eta osaera ez aldatzea gomendatu dute, baita arreta berezia jartze COVID-19arekiko kalteberatasun egoeran dauden pertsonei. 

MUSUKOA

  • Nahitaez erabili behar da. 
  • Taberna, jatetxe eta ostalaritza zerbitzuetan elikagaiak edo edariak hartzeko unean bakarrik bazter daiteke. Gainerakoan erabili egin behar da.
  • Behar bezala erabili behar da eta establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela.
  • Ibilgailu pribatuetan nahitaezkoa da bizitza unitate bereko pertsonak direnean izan ezik.  

MERKATARITZA

  • Merkataritza-gune guztiek, erregaiak txikizka banatzeko zerbitzuguneek izan ezik, dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, eta, nolanahi ere, gehienez ere 21:00etan.
  • Farmaziek beren ordutegi-erregimenari eutsiko diote.
  • 150 metro koadro arteko azalera duten lokalek edukieraren % 75-eko edukiera, gehienez.

  • 150 metro koadro baino gehiagoko lokalek edukieraren % 60 baimendu beharko dute gehienez.
  • Merkataritza-guneetan edukieraren % 60, solairu eta saltoki bakoitzean.
  • Ezin izango da eremu komunik okupatu pertsonen joan-etorria ez den beste erabilera baterako.
  • Bide publikoan, atari zabaleko merkatu txikien kasuan, postuen % 50 jar daitezke; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko. 

OSTALARITZA

  • 5.000 biztanletik gorako udalerrietan intzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago bada, ireki ahal izango dute ostalariek. Astelehen eta ostegunetan ezagutaraziko dute tasa eta hurrengo egunetik aurrera eraginkorra izango da.
  • Gehienez, 20:00etan itxi beharko dute eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki. 
  • Janari eskaerak 21:00ak arte egin ahalko dituzte, bertan jasotzeko aurrez hitzordua hartuta. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango dute. 
  • Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza zerbitzuak zabalik egon daitezke, 20:00etatik 06:00 artean, iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik. 
  • Barruan, edukiera % 50-era mugatuta, terrazetan zerbitzua eman dezakete, aulki artean 1,5 metroko distantzia ziurtatu behar dute.
  • Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiago izan. 
  • Barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago,  barruan zein kanpoan eserita kontsumitu beharko dute.
  • Ezingo da jolas-makinarik, jokorik edo apusturik erabili.
  • Elkarte gastronomikoek, lonjek, txokoek eta antzekoek, itxita jarraituko dute. 

KULTUR JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK

  • Jarduerek 21:00etarako amaitu behar dute.
  • Ikuskizunen edukiera %50 leku itxian, gehienez, 400 pertsona. Atari zabalean, edukieraren %50 eta gehienez 600 pertsona.
  • Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.
  • Bertan behera musika eta ahots edo dantza entseguak eta talde emanaldi ez profesionalak, musika ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik.
  • Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean ezingo da aurrez aurreko ekitaldirik egin jende pilaketak eragiten badituzten, hala nola, kantu taldeak Gabon gauen edo Errege bezperan, kaleko jaiak kanpaikadak direla eta, San Tomas eguneko ospakizunak, San Silvestre lasterketak edo antzeko kirol probak, kabalgatak edo mugitzen doazen beste ekitaldi batzuk.

KIROLA

  • Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola, eta bertan behera geratuko da taldeko edozein kirol-jarduera, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuespenak: Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak nahiz kirol-lehiaketak, eta kirol federatuaren entrenamenduak, gehienez, sei pertsonako taldeetan.
  • Eskola kirolaren berrekitea Eguberri ondoren arte atzeratzen da, edonola, epidemia egoeraren arabera
  • Gimnasio, kirol klub, igerileku eta kiroldegietako ikastaroak eta jarduerak, betiere, musukoa erabiliz eta sei laguneko taldeetan, gehienez, edukieraren %40.
  • Aldagelak edukieraren %30. Dutxak banaka erabil daitezke.
  • Jarduera fisiko biziko aparteko uneetan eta lehiaketetan bakarrik baimenduko da musukoa ez erabiltzea
  • Atari zabalean jarduera fisikoa egitean, nahitaezkoa da musukoa erabiltzea herri inguruetan eta jendetza elkar daitekeen lekuetan.
  • Musukoa ez da nahitaezkoa mendian ibiltzeko.
  • 
Debekatuta dago jendeak kirol ekitaldietara joatea.

BEILA ETA EHORZKETA

  • Gehienez, 30 pertsona atari zabalean, sei gune itxietan, bizikide izan edo ez.
  • Ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.
  • Ehorzketarako edo erretzeko agurreko segizioan, gehienez, 30 pertsona, atari zabalean; hamar, leku itxian. 

GURTZA ETA ELIZKIZUNAK

  • Ezin da edukieraren %35 gainditu.
  • 1,5 metroko tartea pertsonen artean.

ALKOHOLA ETA TABAKOA

  • Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 21:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian. Debekatuta dago alkohola bide publikoan kontsumitzea.
  • Ezingo da bide publikoan edo atari zabaleko guneetan erre baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko beste gailuri ere eragiten dio. 

BESTE BATZUK

  • Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?
    Bai, baldin eta zentroak berak baimendutako bisitak badira.
  • Espetxeetara joateko aukera dago?
    Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu.
  • Beste Lurralde Historiko batera joan daiteke pertsona bat aireportura, geltokietara eta abarrera jasotzera edo eramatera?
    Bai.
  • Nola justifikatuko litzateke Ertzaintzaren / Udaltzaingoen aurrean desplazamenduaren arrazoia adinekoen edo adingabeen zaintza dela?
    Zaindu beharreko pertsonaren ardura duen pertsonak egindako ziurtagiri bidez. Familia-harremana egiaztatu beharko du eta zaindu behar den pertsona identifikatuko du. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez ere egiaztatu ahal izango da, eta bertan zaindu behar den pertsonaren helbidea eta telefonoa jarriko dira.
  • Maskota atera dezaket 22:00etatik aurrera?
    Ez. Urgentziazko arrazoiengatik albaitaritza-zentrora eraman daiteke, edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia biziko beste ondasun batzuk erosteko lekualadatu
  • Baimentzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarte eta antzekoen lanagatik lekualdatzea?
    Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat hartzen baita.
  • Nire Lurralde Historikotik kanpo joan naiteke beilatoki eta ehorzketetara?
    Euskadiko beste lurralde eta udalerri batzuetara joateko baimena ematen da, bigarren mailara arteko ahaideen heriotzagatik.
  • Baimenduta al dago akziodunen edo kooperatibisten batzarretara joatea?
    Bai. Era horretako ekitaldietara joatea baimenduta dago, eta ez du inolako lurralde-mugarik. Desplazamendua justifikatzen duen eta erakunde antolatzaileak egin eta bete duen agiri indibidualizatu bat eraman beharko da.
  • Ibilgailuaren IATa pasatu behar badut eta izapidea 22:00ak baino beranduago amaitzen badut, baimenduta al dago desplazamendua?  
    Bai, eta bizilekura zuzenean joan behar da eta, betiere, egin den izapidea egiaztatzen duen agiria behar da.
  • Joko eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak
    Itxita daude. 
  • Lurreko garraioa
    EAEko hiru lurralde historikoetako garraio publikoak, edozein motatakoak eta lurralde bakoitzeko barne eremukoak, gehienez 23:00etan irten beharko dute. 2020ko abenduaren 24tik 25era bitarteko eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era arteko gauetan, ordutegi hori egun horietan 01:30ak arte luzatzea gomendatzen da.
  • Ehiza eta arrantza
    Baimenduta dago, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Musukoa nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan. 
  • Atari zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak
    Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo atari zabaleko erabilera publikoko antzeko guneak jendearentzat irekita egon daitezke, gehienez 4 metro koadroko pertsona bateko edukiera. Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere. 
  • Txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak, irekita egon al daitezke?
    Itxita daude eta ezin da jarduerarik egin haietan.