ESKUALDEA

"Mundua hobetzen laguntzeko" balioak lantzen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abenduaren 17a

Argazkia: Usurbilgo Lanbide Eskola.

Usurbilgo Lanbide Eskolako ikasleek Gabonetako opariak prestatu dituzte Aspanogi elkarteko haurrentzat, Balioak 4.0 izeneko egitasmoaren baitan. Administrazio Kudeaketa ikasten ari direnak aritu dira zeregin horretan, Easo LHII, AEG eta Inmakulada Lanbide Ikastolarekin batera. 

COVID-19a tarteko, bakoitzak bere zentroan prestatu behar izan ditu opariak, nahiz eta bilera telematikoak egin dituzten elkarrekin harremanetan egoteko.

TKNIKAk sustatzen du Balioak 4.0 proiektua: helburua da euren lanarekin mundua hobetzen lagunduko duten profesionalak heztea. Enpatia, erresilientzia, solidaritatea, konpromisoa, elkarlana eta beste balore ugari lantzen dituzte.