Doako ikastaroak langile eta langabetuentzat Usurbilgo Lanbide Eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 30a, 11:41
Azaroan zehar ikastaroak eskainiko ditu Usurbilgo Lanbide eskolak langile eta langabetuentzat. Argazkia: Usurbilgo Lanbide Eskola.

Azarotik aurrera kurtsoak eskainiko ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak langile eta langabetuentzat, hainbat arlotan: fabrikazio mekanikoan, administrazioan eta kudeaketan, elektrizitatean eta instalazioan eta mantenuan, besteak beste. Ostalaritzaren inguruko ikastaro bat ere prestatu dute. Informazioa eskuratu daiteke 943 36 46 00 (luzapena, 78) telefonora deituta, cursos@lhusurbil.eus helbidera idatzita edo Usurbilgo Lanbide Eskolaren web orrialdean.

Ikastaroak

Fabrikazio mekanikoa

  • CNC programazioa
  • Metrologia
  • CAM ikastaroak

Administrazioa eta kudeaketa

  • Komunikazioa
  • Artxiboen kudeaketa
  • Bulegotika

Elektrizitatea

  • Oinarrizko elektrizitatea
  • Hidraulika
  • IOT

Instalazio eta mantenua

  • Igogailuen instalazioa
  • Igogailuen mantenua
  • Soldadura
  • Instalazio termikoen diseinua

Ostalaritza

  • Ostalaritza-sukaldaritza enpresetan bezeroaren arreta