COVID-19

Bost positibo atzeman dituzte Lasarte-Orian asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 14a, 11:41

Ostiralean, larunbatean eta igandean detektatutako bost positiboak zenbatuta, abenduaren 13ra arte 57 kutsatze atzeman dituzte Osakidetzako langileek Lasarte-Orian. 

Astigarragan hamabost kasu atzeman dituzte asteburuan; Hernanin, sei; Lasarte-Orian, aipatu bezala, bost; Urnietan, lau; Andoainen, hiru; eta, Usurbilen, bi.

Eskualdeko udalerrietako inzidentzia tasak eremu gorritik urrun daude. Batzuenak baxuagoak dira besteenak baino, hala ere: gune horian –hau da, 100.000 biztanleko 299 kasu edo gutxiago azken hamalau egunetan, batez beste– daude guztiak, Astigarraga eta Lasarte-Oria izan ezik. Azken bi horiek eremu laranjan daude, baina horitik gertuago gorritik baino –azken eremu horretan sartzen dira 500 kasu edo gehiagoko inzidentzia tasa dutenak–.

EAEko hiru lurraldeetan 336 positibo detektatu dituzte abenduaren 13an, horietatik 115 Gipuzkoan. Kutsatzeak atzemateko igandean egin dituzten PCR proben eta antigenoen test azkarren positibotasun tasa %6,1ekoa izan da.

Erlazionatuak

Indarrean sartu dira neurri berriak

Txintxarri Aldizkaria 2020 abe 12 Gizartea