Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietatik hirutan atzeman dituzte kutsatzeak asteazkenean: Lasarte-Orian, esan bezala, lau; Hernanin, bi; eta, Astigarragan, bakarra. Andoainen, Urnietan eta Usurbilen ez dute positiborik detektatu.
Inzidentzia tasek jaisten jarraitzen dute. Lasarte-Oria eta Usurbil izan ezik (eremu laranjan daude), horian daude gainontzeko guztiak, 100.000 biztanleko 299 kasu baino gutxiagorekin. Horrek esan nahi du herri guzti horietako tabernek eta jatetxeek ateak ireki ahalko dituztela etzi, gainontzeko neurri guztiak betez, hori bai.
EAEko hiru lurraldeetan bezperan baino lau kasu gutxiago atzeman dituzte asteazkenean: guztira, 446, horietatik 135 Gipuzkoan. Positibotasun tasa igo egin da, %6,6koa izan baita abenduaren 9an.