Urteko azken ohiko udalbatzarra, gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 10a, 09:16
Iraileko ohiko saioaren argazki bat.

Udal korporazioko kideek hainbat gairi buruz hitz egingo dute 18:30ean hasiko den udalbatzarrean. Telematikoki jarraitu ahalko dute herritarrek, udalaren YouTube kanalean. Saiora bertaratu nahi izanez gero, Udal Erregistroan idatzi bat aurkeztu beharko dute, edo erregistroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikora bidalita bestela.

Honako gai hauek jorratuko dituzte alderdi politikoetako zinegotziek gaur arratsaldean:

  1. 2020. urteko ekitaldian kredituak aldatzeko, gaur arte bideratu diren dossierren berri ematea.
  2. Etorkizuneko aurrekontuetarako konpromiso-kredituak aldatzeko proposamena.
  3. Udal langileen 2020ko ordainsari-igoeraren onarpena.
  4. Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren aldaketa, Lasarte-Oriako Plangintzako Arau Subsidiarioetarako "A-33 Teresategi" eta "AÑ.10 Recalde (II)" eremuei eta Donostiako HAPOko bide-sistema orokorraren behin betiko onarpena.
  5. Bozeramaileen Batzordeak osoko bilkuran onartu eta gero, Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria elkarteak aurkeztutako mozioa: "Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaiera". 
  6. Galderak eta erreguak. 
Erlazionatuak