'Bizipoza Lasarte-Oriatik Lesbosera' ekitaldiko gonbidapenak kultur etxeko leihatilan jaso daitezke

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abenduaren 10a

Inklusioa eta elkartasuna jorratzen dituzten hainbat eragilek 'Bizipoza Lasarte-Oriatik Lesbosera' ekitaldia prestatu dute, lasarteoriatar bat, Miren Bardaji, alor horietan Greziako irlan egiten ari den lana gizarteratu eta laguntzeko. Bihar, osteguna egingo duten jaialdi hori "berezia" izango dela aurreratu dute. Gonbidapenak kultur etxeko leihatilan jaso ahalko dituzte herritarrek gaur, goizez eta arratsaldez.

Sarrerak jasotzeko ordutegia:

  • Abenduak 10: 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.

Diru-bilketa, martxan 

Miren Bardajiren proiektua laguntzeko bide gehiago jorratuko dituzte eragileek: dirua biltzen hasi dira, esate baterako. Salgai jarriko dituzte Jone Bengoa Sastraka ilustratzaileak egindako Munduak guztiontzat beharko luke diseinua daramaten postalak, bost euroan. Horrez gain, Puntada Solidaria ekimeneko kideek egindako materiala ere bai –maskarak gordetzeko zorroak, kasu–, bi euroko donazio baten truke. Herriko hainbat komertzioetan erosi ahalko dira; antolatzaileek eskuz esku ere salduko dituzte. Ekitaldiaren egunean ere bai: mahai bat jarriko dute kultur etxean. 

Bizum bidez diru-ekarpenak egin ditzakete herritarrek, 658 52 50 58 telefonoan; kontzeptuan Lesbos hitza erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

Bizipoza, Lasarte-Oriatik Lesbosera

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020 abe 04 Gizartea